Bere bosgarren liburua aurkeztu du Kepa Sojo Gilek

Erredakzioa 2017ko urt. 4a, 07:00

Kepa Sojo Gil laudioarra, Begibistan jaialdiaren kartela parean duela. Argazkia: Hauxe Da aldizkaria

El verdugo komedia beltza aztertu du zinemagile laudioarrak liburuan

Zinemagilea soilik ez, idazlea ere bada Kepa Sojo Gil laudioarra. Hainbat liburu-atal zein artikulu idatzi ditu, eta argitaratu ditu baita ere zenbait liburu propio: bost guztira, zinemari buruzkoak denak.

Iragan abenduan plazaratu zuen bere azken lana: El verdugo: Guias para ver y analizar.


Lau liburu lau urtetan
Nahiko azkar idazten du Sojok. 2006tik 2009ra bitartean plazaratu zituen bere lehen lau liburuak, bat urte bakoitzeko.

Lehen liburuan zinema alemaniarraren historia jorratzen zuen. Pelikulen soinu banden euskal konposatzaileak izan zituen hizpide bigarren lanean, eta zinema begikarra hirugarrenean.
Laugarren liburuan, aldiz, ez zion horren gai zabalari heldu. Bienvenido Mister Marshall filmari buruzko ikerketa sakon bat egin baitzuen.

Pelikula horren zuzendariarena (Luis Garcia  Berlanga) da, hain zuzen, Sojoren azken liburuaren funtsa: El Verdugo. Komedia beltz hori sakonki aztertzen du laudioarrak bere azken liburuan, “lengoaia akademikoari muzin egin gabe, baina hizkera erraz eta dibulgatzaile bat balituta”.

Gaur Lanbide Heziketan

Gainera, Kepa Sojo gaur egongo da Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxeko areto nagusian. "Hileta" filma aurkeztuko du eta "Loco con ballesta" lana ere emango dute. Bukatzeko, solasaldia eskainiko du. 19:00etan izango da hitzordua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide