Pertsona bat zauritu da gidatzen zegoen autoa errepidetik atera eta zuhaitz baten aurka talka egin duenean. A-3618 errepidean gertatu da istripua, 45,3 kilometroan (Izoria eta Madaria artean).
Anbulantzia bertaratu da eta Galdakaoko ospitalera eraman du zauritua. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez dago larri.