Murgako Aianox enpresako langileei ez zaie urteroko Gabonetako saskia eman, enpresa horretako LABen ordezkaritzak salatu duenez. Lantegiaren gerentea den Ana Teresa Urquijori egotzi diote erabaki hori hartu izana, “bere kabuz eta aldez aurretik ezer negoziatu gabe”.
Sindikatuaren arabera, gerenteak argudiatu du langileei saskia ematea “iraganeko ohitura bat” dela. “Guztiz onartezina iruditzen zaigu enpresak honako gai honetan dirua aurreztu nahi izatea beste gai batzuetan dirua xahutzea axola ez zaion bitartean”, salatu dute LABeko kideek, “mota honetako ohiturak bai direla iraganekoak!”.
Hori dela eta, sindikatuak jakinarazi du gatazka kolektiboa aurkeztu duela egoera horren harira.