Kultur sorkuntza Aiaraldean

Goya sarietarako hautatu dute Agurtzane Intxaurragaren “Teresa eta Galtzagorri” filma

Erredakzioa 2017ko urt. 9a, 09:00
Orozkoarra da jaiotzez Agurtzane Intxaurraga. Argazkia: berria.eus

Animaziozko Filma Onenaren kategorian lehiatuko da, beste bi pelikulekin batera.

Otsailaren 4an banatuko diren Goya sarietarako hautatu dute Agurtzane Intxaurraga orozkoarraren filma berria: Teresa eta Galtzagorri. Animaziozko Filma Onenaren saria lortzeko lehiatuko da pelikula hori, Ozzy eta Psiconautas, niños olvidados lanekin batera.

Galtzagorri baten eta Teresa izeneko neska baten arteko abenturak kontatzen ditu pelikulak. Intxaurraga arduratu da istorioa idatzi eta filma zuzentzeaz, Irungo Dibulitoon ekoiztetxearekin. Otsailaren 3an estreinatuko da lana zinema aretoetan.

Intxaurragak azaldu duenez, Teresaren amaren pertsonaiak zeresan berezia du filmean. Ama ezkongabea da, lana eta familia kontziliatzen saiatzen dena. “Logroñoko Actual jaialdian hainbat ama gerturatu zitzaizkidan filma gustatu izan zitzaiela esatera, euren burua islatua ikusi zutelako”, adierazi du orozkoarrak.

Antzerkigintzan ibilbide luzea

Zinemarekin baino, antzerkiarekin du harremana Agurtzane Intxaurragak. 18 urte igaro zituen Goenkalen antzezle eta zuzendari lanetan, eta orduz geroztik makina bat proiektutan aritu da.

Filmaren trailerra (gazteleraz):

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide