60 auzokidetik gora bildu ziren atzo Aretako Kultur Etxean, Kutxabanken bulegoaren itxiera dela eta. Bankuak iragarri du Aretako zein Okondoko bulegoak itxiko dituela urtarrilaren 18 eta 17an (hurrenez hurren), “errentagarriak” ez direla argudiatuta.
Horren aurrean zera erabaki zuten atzo bildutako aretarrek: Aretako auzokideen plataforma eratzea. Sukurtsalaren itxieraren aurkako sinadura bilketari ekin diote. Aretako taberna eta saltokietan bilduko dituzte sinadurak.
Mobilizazioa ostiralean
Ez dira, baina, sinadurak biltzera mugatuko: elkarretaratzea ere deitu du plataformak. Ostiral honetan egingo dute, 12:00etan bulegoaren aurrean.
