Tindufeko Saharako Errefuxiatuentzako XIII. Elkartasun Euskal Karabanari ekarpena egin nahi diote Amurrio-Aiaraldeko Saharako Errepublika Demokratikoaren lagunek.
Horretarako deialdia zabaldu dute eskualdeko supermerkatuetan ohiko produktuak biltzeko: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze-latak, sardinak, arroza eta konpresak, hain zuzen.
Urtarrileko bigarren hamabostaldian izango da; Amurrion 20an eta 21ean eta Laudion 27an eta 28an. Ekimenean parte hartuko dute Avillo alargunen elkarteak, Solastiar, Jakaranda eta Laguntza taldeek.
Nahi duena atxiki daiteke eta horretarako harremanetan jarri beharko da 619 030 834 eta 945 393 887 telefono zenbakietan.