Alvia (hau da, distantzia luzeko trena) bat geldituta geratu da Laudion eta horrek arazoak sortu ditu Renferen zerbitzuan. Ondorioz, atzerapenak egon dira Bilboko eta Urduñako norabidean, trenbide bat ezin baitute erabili. 07:20ak aldera hasi dira arazoak eta dagoeneko normaltasuna itzuli da zerbitzura.