Aztarna etnografia elkarteak plazaratu du dagoeneko izen bereko aldizkariko zenbaki berria, 47., alegia. Beti bezala, Nerbioigoieneko ondare etnografikoari buruzko artikuluz eta irudiz osatu dute.
Ohiko lekuetan jarri dute salgai eta azalera eraman dute Gerra Zibilaren osteko errepresioa Amurrion, Lezaman eta Arrastarian, Sebastian Jocano de Madaria urduñarraren bizitza, San Pedro mendiaren gerra paisaia 1936an eta 1937an eta Mateo Valbuena, besteak beste.