"Saria 50.000 eurokoa da, eta zenbakia Daniel Rodrigezek saldu du Basalarrina kalean", zabaldu du ONCEk. Dena dela, erantsi dute, sariak ez direla metagarriak: "Apustu berdinean sari berdinek kointzidituko balute, sari nagusiaren kopurua da banatuko dena".
Danel Rodrigezek pozik hartu du berria: "Gaur goizean jakin dut. Ez da saria banatzen dudan lehen aldia, 2009an beste 50.000 euro banatu nituen". Hori dela-eta, erosleak eskertu ditu, "baita ONCEn sinisten duen jendea ere".