Halaber, euskal meteorologia agentziak adierazi du eguerditik aurrera elur-kota 500-600 metro inguruan egongo dela. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, baina arratsaldean indarra galduko du. Tenperatura nabarmen edo asko jaitsiko da.
Bihar ere eguraldia antzekoa izango dela aurreikusi du.
Zaparradak, egunaren amaieran baliteke trumoitsuak izatea iparraldean. Elur-kota 600-700 m, arratsaldetik aurrera beherago ziurrenik. 5-10ºC
— Euskalmet (@Euskalmet) 2017(e)ko urtarrilak 13