EH Bilduk eskualdera ekarri du polizia eta armada espainiarra joateko eskaera

Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 14:00

EH Bildu eskualdeko zenbait udaletan aurkezten ari da mozioa espainiar armadak eta poliziak Euskal Herritik alde egin dezaten.

Atzo Artziniegan eztabaidatu zuten mozioa eta urtarrilaren 30ean gauza bera egingo dute Laudion, momentuz. Koalizioak gauzatu nahi du Eusko Legebiltzarrean onartutako 111/2013 Legez besteko Proposamena.

Koalizioaren aldarrikapena da Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Armada Euskal Herritik joatea. Gainera, proposamena da Ertzaintzak, Nafarroako Foru Poliziak eta Udaltzaingoak segurtasun eskumen osoak izatea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatuko dio planifikazioa prestatzea eta egikaritzea.

Argudioak

EH Bilduk azaldu du: “Euskal Herria da Europako polizia eta indar armatu ratiorik altuena duen herria. Kalkuluen arabera, lurralde osoan 23.000 efektibo daude, 3.000.000 biztanle duen eremu batean. Europako erakundeek aholkatzen duten estatistiken arabera, 6.000 polizia efektibo izan beharko lukete. Honek, gainera, kostu ekonomiko izugarria du, 1.500 miloi euro ingurukoa urteko, zuzenean edo kupo moduan euskaldunok ordaintzen duguna”.

Artziniegan ez zen onartu mozioa

Atzoko Artziniegako udalbatzan eztabaidatu zuten testua, baina ez zuen aurrera egin. Alde batetik, EAJk ordezko mozioa aurkeztu zuen (nahiz eta horrek ere babes nahikoa ez lortu) eta aurkako boza eman zuen.

Bestetik, PPko zinegotziak “harrotasun osoz” eman zien babesa Guardia Zibilari, Ertzaintzari eta Espainiar Armadari eta mozioaren kontra bozkatu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide