Arabako Foru Aldundiak erabaki du bertan behera uztea eskola kirol hitzorduak, eguraldi txarraren ondorioz. Horrela, erakundeak ekidin nahi du herritarrek bidaiatzea.
Bakarrik mantenduko dira bidaiarik behar ez dituzten hitzorduak, baldin eta azpiegitura estalitan lehiatzen badira.
Bide batez, Segurtasun Sailak eskatu du kontuz gidatzeko Altuben eta Urduñan.