Gobernu Espainiarrak isuna jaso dezake urak ez garbitzeagatik, Aiaraldeak konponbidearen zain jarraitzen duen bitartean

Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 08:02

Aiaraldeko herri askotan zuzenean botatzen dira araztu gabeko urak errekara. Argazkia: aiaraldea.eus

Aiaraldeko herri askotan zuzenean botatzen dira araztu gabeko urak errekara.

Europar Batasunak iragarri du asmoa daukala Espainiar Gobernua zigortzeko araztu gabeko urak isurtzeagatik ibaietara. Iaz isuna izateko eskaera jaso zuen beste 17 herritan hori ez egiteagatik eta orain eskualdeko proiektuei eragiten die neurriak.

Izan ere, Nerbioigoineko hainbat udalerri itxaroten ari dira aspaldi Markinajako eta Basaurbeko araztegien eraikuntza. Antza, 2021 baino lehen ez dituzte egingo. Azpiegitura horiek ekidingo dute Amurriok, Laudiok edota Orozkok hondakin-urak zuzenean errekara isurtzea.

Artziniega eta Aiara
Hala ere, are larriagoa da Artziniega, Erretes Tudela eta Aiarako zenbait herriren egoera, euren kasuan ez baitago zehaztuta zein izango den proiektua. Hori dela medio, Artziniegako udal osoko bilkurak mozioa onartu zuen ostegunean Espainiar Gobernuak, URA Agentziak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak adostu dezaten nola egin aurre arazoari.

Artziniegako Udalak uste du irtenbiderik egokiena dela Gueñeseko araztegiarekin egitea lotura. Iñigo Gomez de Untzueta alkatearen aburuz, “lan merkeena eta zentzudunena da, araztegi berria eraikiko balute Artziniegan, udalerriak hartu beharko luke bere gain mantenua eta hori garestia da”.
       

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide