AEMETek jakinarazi du Amurrion, adibidez, bihar tenperatura baxuena 0 gradukoa izango dela eta altuena 6 gradukoa. Asteazkenean -3 eta gradu bakarrean kokatu ditu tenperatura horiek eta ostegunean -6 eta 3 gradu artean.
Euskalmetek adierazi du bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela. Goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta tarteka hodeitsu geratuko da, antza. Elur-kota 1000 metro inguruan egongo da, baina goizaldean jaitsi eta 500 metrora kokatuko da, goizean itsas mailan. Tenperatura nabarmen edo asko jaitsiko denez izotz txiki-handia egingo du.