AP-68 errepidea moztu du bart gauean luizi batek, Arrigorriagan. Hori dela eta blokeatuta geratu da autobidearen Bilboko norantza. Lanean hasi dira trafiko arduradunak, bidera eroritako lur eta harri guztiak kentzeko, eta aurreikusi dute eguerdirako normaltasunera itzultzea.
Euriak eragindako kalteak Arrankudiaga-Zollon
Arrankudiaga-Zolloko zenbait auzokidek azaldu dute euriak kalteak eragin dituela baita herrian. Otsazaren, Arbiden eta Iberlandan egin du gainezka ibaiak, eta zirkulazioan arazoak ekarri ditu horrek. Arantzazukoerrekan, aldiz, luiziak egon dira.