Ikerketa plazaratu du Gaindegiak, Euskal Herrian dagoen zerbitzuen eskuragarritasunari buruz. Parametro hori kalkulatzen da Ongizate zerbitzuetara dagoen batazbesteko distantzia neurtuta.
Ondorengo azpiegituretara dagoen batezbesteko distantzia neurtzen da horretarako: hezkuntza, osasun, babes sozial, larrialdi eta bestelako azpiegitura eta zerbitzuetara dagoena (garbiguneak, euskaltegiak, posta bulegoa, kirol azpiegiturak, merkataritza txikia, liburutegia, farmaziak eta finantza establezimenduak).
Euskal Herriko udalerri guztietan egin du Gaindegiak neurketa hori. Hemen ikus daitezke Aiaraldeko emaitzak:
Eskualdeko udalerri bakoitzak duen zerbitzuen eskuragarritasunari erreparatuz (goiko taulan) sumatu daiteke kasu gehienetan Euskal Herriko batezbestekoaren (7,8 kilometro) gainetik daudela herri gehienak, distantzia laburragoa baitute ongizateko zerbitzuetara iristeko.
Hala ere, Aiaraldeko herri bizkaitar guztiak daude Bizkaiko batezbestekoaren (4,3 kilometro) azpitik, ongizate zerbitzuak urrunago dituztenaren seinale.
Salbuespena, Orozko
Baina eskualdean badago salbuespena: Orozkon 12,4 kilometrotan kokatzen da zerbitzuen eskuragarritasuna herri horretan, Bizkaia zein Euskal Herriko bataz bestekoak aise gaindituta.