Elkarretaratzea egin du Amurrion Otsemeak emakume taldeak aste honetan jazotako bi eraso matxistak salatzeko. Bi urteko alabari lanbankadak sartu zizkion aita batek astelehenean, eta emakume bat erail zuten egun berean, Burlatan.
Amurriokoak ez dira izan mobilizatu diren bakarrak. Elkarretaratzea egin du baita Arrankudiaga-Zolloko Kallera talde feministak, Ugaon.