Urtero antolatzen ditu ADRAtan elkarteak Urduñari buruzko jardunaldiak. Aurten ere ez dute hutsik egin: urtarrilaren 26tik (osteguna) 29ra (igandea) egingo dira, eta XX. mendearen erdialdea izango dute hizpide. 50. hamarkadan Urduñan zegoen bizimodua jorratuko dute, hainbat ekimenen bidez.
Bi solasaldi eta mahai-inguru egingo dituzte ostegunean eta ostiralean (urtarrilak 26 eta 27, hurrenez hurren). Biak ala biak Alondegian izango dira. Toki berean jarriko dute Urduñako antzinako albisteen erakusketa. Ostegunean inauguratuko dute erakusketa hori, eta igandera arte egongo da zabalik.
Goatekea larunbatean
Jardunaldiei amaiera emateko, goatekea egingo dute Alondegian. Larunbatean izango da zita, arratsaldeko zazpietan.
Jardunaldien 2015eko eta 2016eko edizioei buruzko bideo-erreportajeak, hemen ikusgai: