Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Lesboseko errefuxiatuentzako arropa eta mantak biltzeko Laudion eginiko kanpainak. Ostegunetik larunbatera bitartean 50 metro kubiko arropa bildu dira. Dozenaka auzokide egon dira ekimenean laguntzen, gobernuz kanpoko erakunde batekin koordinaturik. Sare sozialak baliatu dituzte auzokideek ekimenaren berri emateko. Horren ondorioz oihartzun handia izan du egitasmoak.
Bilketak aurreikuspen guztiak gainditu dituenez, arropa eta manta guztiak ostegunean Lesbosera bidaltzeko premiazko diru bilketa jarri dute martxan. Kontu korronte zenbaki bat eman dute horretarako.