Espainiako Areto Hockey Txapelketaren sektore fasea jokatuko da larunbatean eta igandean Laudioko La Granja kiroldegian. 13:30etatik 17:30etara izango dira partidak larunbatean, eta 10:00etatik 14:00etara igandean.
Bost talde lehiatuko dira guztira: Salduie (Aragoiko bigarrena), Aridamar (Kanariar Uhartetako bigarrena), Sardinero (Kantabriako bigarrena), Athletico San Sebastián (Euskadiko lehengoa) eta Ganbegi (Euskadiko bigarrena).
Ganbegiren aurreikuspenak
Laudioko taldeko (Ganbegi) kideek adierazi dute fase honetan garaipena lortzea izango dutela helburu, baina aitortu dute “zaila” izango dela. “Athletico San Sebastianen aurka jokatu eta galdu egin genuen iragan astean, baina saiatuko gara oraingo honetan irabazten”, adierazi du taldeko kidea den Hector Borgek.