Eskualdeko busa antolatu dute “40 minutu rock” jaialdira joateko

Erredakzioa 2017ko urt. 27a, 07:00
Durangoko Landako gunean egingo da jaialdia. Argazkia: www.olibagorriak.info

13 taldek joko dute euskal preso politikoen aldeko jaialdi horretan

Bus bat aterako da Aiaraldetik otsailaren 18an egingo den “40 minutu rock” jaialdira joateko. Busa 10:30etan aterako da Urduñatik, 10:45etan pasako da Amurriotik eta 11:00etan Laudiotik, jarraian Durangoko Landako gunera joateko. Itzulera goizeko hiruretan izango da.

Tiketak hamar euro balio ditu eta ondorengo tokietan eskuratu daiteke: Urduñako Mugalde elkartean, Amurrioko Txokogorrin eta Laudioko Bazter tabernan.

13 musika talde
Euskal preso politikoen aldeko musika ekimena da “40 minutu rock”. 13 musika taldek joko dute guztira jaialdian: Kaotiko, Huntza, Willis Drummond, Skakeitan, Ze esatek!, Las Tea Party, Arkada Social, Enkore, Bultz!, Kop, Anestesia eta Kaos Urbano. Musika jartzaileak ere egongo dira egun osoan zehar: Jotatxo, Elepunto eta Alus.

Hemen klikatuz lortu daiteke sarrerei buruzko informazioa.

Jaialdiaren iazko abestiaren bideoklipa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide