Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko (CSN) presidentearen dimisioa eskatu dute Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondoko udalek. Arabako beste hamabi udalerritan ere onartu da dimisio hori eskatzen duen EH Bilduren mozioa: Aramaion, Legution, Urkabustaizen, Zigoitian, Agurainen, Dulantzin, Asparrenan, Barrundian, Donemiliagan, Gaubean eta Lapuebla de Labarkan.
"Gardentasun eza" eta "alderdikeria"
Fernando Martí Sharfhausen da CSNren presidentea. Bere dimisioa eskatu dute lanean erakusten duen “gardentasun ezagatik" eta "Garoña irekitzeko aukeren inguruan duen alderdikeriagatik”. Horrekin batera, Garoña behin betiko ixtea eskatzen du mozioak, “bere bizitza erabilgarria aspaldi gainditu zuelako" eta berriz irekitzeak "arabarren segurtasuna arrisku larrian jartzen duelako”.