Mushkum taldeak argitaratu berri du bere lehen lana. “Denbora” da diskoaren izenburua, eta hamabi abestiz osatua dago, zortzi euskaraz abestuak eta lau gazteleraz. Juncal Altzugarai, Luis Vil, Josean Valle eta Amaya Monleonek osatutako musika taldea da Mushkum. Rock doinuak formatu akustikoan jorratzen dituzte.
“Denbora” diskoa eskura dago jada interneten. Bandcamp edota Spotify plataformetan entzun daiteke. Badago baita formatu fisikoan lortzeko aukera, 10 euroren truke. Ondorengo helbidera mezu bat bidali behar da horretarako: mushkumband@gmail.com
Kontzertua Burubion
Burubio Kultur Elkartean egongo da talde aiaraldear hori zuzenean entzuteko aukera. Apirilaren 22an izango da kontzertua, 22:30etan. Artziniegako Museoan ere eskainiko dute kontzertua, maiatzaren 19an.
"Sentitzen naizelako" abestiaren bideoklipa: