Koldo Martínek, Javier Bizarrok, Daniel Trujillanok eta Juan José Celorriok erabaki dute salaketa jartzea Ahal Dugu Podemos Euskadiko Koordinazio Kontseiluaren aurka.
Neurria hartuko dute alderdiko erakunde horrek zigortu ostean. Izan ere, lau kide kritiko horiek ez zuten alderdiaren nahia bete eta bozkatu zuten Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuen onarpenaren aurka.
Kritikoek argudiatu dute erabakitzeko esparruak eta mekanismoak ez direla gardenak.