Euskal Selekzioko eta Eskoziako borrokalariak Amurrion lehiatuko dira, Aratz Garmendia, besteak beste

Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 09:49

Aratz Garmendia aiaraldearra izango da Amurrion arituko den borrokalarietako bat.

Euskal Selekzioa eta Eskoziakoa Amurrion izango dute hitzordua maiatzaren 27an. Bi herrialdetako borrokalariek ringean neurtuko dituzte euren trebeziak eta Kick Boxing (edo K-1) izango da diziplina.

Hautatutako 6 euskal kirolarien artean Aratz Garmendia egongo da, baina oraindik ez daki zein borroka artean arituko den, izan ere, baliteke Kick Boxing egin ordez, MMA praktikatzea.
 
Horrez gain, Aratz Garmendiak aitorpen bitxia izan du musika munduaren aldetik; Gransan rap sortzaileak abestia egin dio eta bere hurrengo diskoan plazaratuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide