Aiarabike-Trek-Electroalavesa taldeak larunbatean aurkeztu zuen sub-23 taldea Bideko jatetxean. Elkarte arabarrak harrobia sortu nahi du ahalbidetzeko txirrindulari gazteek ibilbide oparoa egitea.
Aurtengoa izango da lehen denboraldia eta 10 txirrindulari izango ditu taldeak: Alonso Iván, Arnaiz Xabier, Barroso Javier, Coterillo Ángel, Elguezabal Mikel, Larreina Oihan, Latorre Julen, Mtz. De Albeniz Aingeru, Musitu Jon Ander eta Ortuzar Xabier.
Talde teknikoan egongo dira Iñigo Urtaran kirol zuzendaria, Joseba García mekanikoa eta Ivan Sánchez, Enrique Santamaria eta Pablo Gotxi kirol laguntzaileak.
Parte hartzaile asko egon ziren ekitaldian
Ekitaldian Arabako Txirrindularitza Federazioko presidentea den Julia Liberal egon zen, Luisa Ibarrola txirrindulariarekin, Aritz Arberas Astanako teknikariarekin eta kirolari profesional ohiekin batera -Jose Mari Basualdo, Jon Unzaga, Cesar Solaun, Iñaki Isasi, Jon Larrinaga...- eta zale ospetsuak -Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, kasu-.
Horretaz gain, babes gehiago lortu ditu taldeak: I-SAI, Arabako Foru Aldundia, Trek, Spiuk, Mármoles del Nervión, Aratei, Bideko, Ensanche Electricidad, Laudioko Udala, Kirolaraba, TM Grupo Inmobiliario eta Komunik, esaterako.