Kon Sports Callenger lehiaketaren "etapa" bat izango da Josito Memoriala

Txabi Alvarado Bañares 2017ko ots. 15a, 07:00

Kon Sport Challenger ekimena aurkezteko eginiko prentsaurrekoaren irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

Lau lasterketek osatuko dute Kon Sports Callenger ekimena, Laudiokoa tartean.

Kon Sports Callenger egitasmoa aurkeztu zuten astelehenean Kon enpresak Laudion duen egoitzan. Jada existitzen diren lau lasterketez osatutako txapelketa izango da Kon Sports Callenger. Martxoaren 19an izango da lehena: Villasana de Menako (Burgos) San Jose lasterketaren XXXVI. edizioa. Ekainaren 18an izango da txapelketa honen “bigarren etapa”: Laudioko V. Josito Memoriala. Irailaren 17an izango da hirugarrena Castro Urdialesen (10 kilometro lasterketaren VII. edizioa) eta abenduaren 3an laugarrena (XIV. Balmaseda-Zalla-Balmaseda Krosa).

Parte hartzea, doakoa
Lau lasterketen antolatzaileak bildu ziren duela bi hilabete, eta hortik sortu zen ekimen bateratu hori egitearen ideia. Kon Sports Callengerrean parte hartzeko derrigorrezkoa izango da lau lasterketak egitea. Hala ere, ez da beharrezkoa izango lehiaketan izena hasieratik ematea, “Josito Memorialean ere egongo baita horretarako aukera”.

Izen ematea guztiz doakoa da, eta hemen klikatuta egin daiteke. Hori bai, lasterkariek izena eman beharko dute baita lau lasterketetan. Parte hartzaile guztiek Konen jaka bat izango dute opari. Antolatzaileek adierazi dute lau lasterketetan eginiko denborak batuta marka onena lortzen duen kirolaria izango dela irabazlea. Ikusi hemen arau guztiak.

Josito Memorialak bost urte
Josito Memorialaren V. edizioa izango da aurtengoa. Lasterketa horren antolatzaileek aurreratu dute “hamara kilometroko ohiko zirkuitua” mantenduko dutela aurtengoan ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide