Datorren martxoaren 5ean (igandea) izango da Artziniegako Mendi Ibilaldia, Ganzorrotz Mendi Taldearen eskutik. Duela zortzi urte egin zen martxa hori lehenbizikoz, Jose Maria Yarritu mendizalearen omenez.
Urtero bezala, bi ibilbide egongo dira. Txikia 12 kilometrokoa izango da eta 9:30etan hasiko da. Handia, aldiz, 23 kilometrokoa izango da eta 8:00etan hasiko da. Artziniegako frontoitik abiatuko dira biak.
Izen ematea, doakoa
Izen ematea doakoa da eta hemen klikatuta egin daiteke. Egunean bertan ere egongo da aukera inskripzioa egiteko, 7:00etatik 7:45etara ibilbide luzerako eta 8:30etatik 9:15etara laburrerako.