Euri urak eta ur beltzak bereizteko estolda-sare bereizia jarriko dute Amurrioko Larrabe auzoan. Arabako Foru Aldundiko Lan eta Zerbitzuen Foru Planaren proiektua da hori. Hasi dira dagoeneko obrak egiten.
Zoladura eta oinezkoentzako bideetan ere hobekuntzak
Larrabe kaletik doazen sareak sare nagusi berri bategatik ordezkatuko dira. Auzoko kale nagusiko errei batetik joango da sare berria. Trazadura ere aldatu egingo da, zolatu gabeko bide batetik joan baita orain arte.
Hala ere, udaletik jakinarazi dute Letobe kalera igotzeko sare zaharra mantendu egingo dela, “estolda-sare gisa”. Hortaz gain, “zoladurak eta oinezkoentzako bideak hobetzea” barnebiltzen du proiektuak.