Aiaraldeko ibaien saneamendua landuko dute gaur Eusko Legebiltzarrean

Erredakzioa 2017ko ots. 21a, 08:02

Eskualdeko ibaien saneamendua landuko dute, bereziki Markixana eta Basaurbeko araztegien eraikuntza. Argazkia: aiaraldea.eus

Eztabaida streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza batzordean eztabaidatuko dute EH Bilduren egitasmoa gaur 12:30ean eta hemen egongo da eztabaida zuzenean ikusteko aukera. Eskualdeko ibaien saneamendua landuko dute, bereziki Markixana eta Basaurbeko araztegien eraikuntza.

Hala ere, aipatuko dituzte baita Aiarako edo Artziniegako kasuak, bertan ere ur beltzak ibaira isurtzen baitira.

EH Bilduk 6 puntu aldarrikatuko ditu:

1.- Legebiltzarrak eskatzea Jaurlaritzari premiatu dezala Espainiako Gobernua
Nerbioi Goienako Saneamendu sistemaren aurreproiektu eta proiektuen erredakzioa
amaitzeko, ahalik eta azkarren lizitatu eta esleitzeko.

2.- Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatuko dio, URAren bitartez Basaurbe eta
Markixanako Hondakin-uren Araztegiak eta kolektore sarea egiteko beharrezkoak diren
orubeak erosi edo espropiatzeko beharrezkoa den dirua 2017ko aurrekontuetatik
bideratu dezala.

3.- Legebiltzarrak URA eta Arabako Foru Aldundia beharrezkoa den lankidetza-
hitzarmena sinatzera premiatzen ditu, Arabako Foru Aldundia izan dadin, eskumena
duen URAren esku-ordez, behar diren espropiazioak egiten dituena.

4.- Legebiltzarrak Arabako Foru Aldundia premiatzen du, Markixanako Hondakin-
uren Araztegia eraikiko den orubeen zati baten jabe den neurrian, hasi dadila bat-
batean jabe mugakideekin beharrezkoak diren trukaketak egiten, orube guztiak
Aldundiaren esku egon daitezen.

5.- Kantauriko Urkidetzak esan bezala, Legebiltzarrak inplikatuak dauden
adiministrazio guztiak elkarlanean hasi daitezen premiatzen du.

6.- Legebiltzarrak URA eta Arabako Foru Aldundia premiatzen ditu, bakoitza bere
eskumenen arabera, Aiaraldea osorako saneamendu plan integral bat planifikatu eta
burutzera. Plan honek arro guztiak bere onera ekartzeko neurriak izango ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide