aiaraldea.eus

Begiratoki berria eraiki nahi dute Santiago mendian, hegan egitearen sentsazioa sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Aiaraldea

Gaztela eta Leongo Juntak proiektua prestatu du begiratoki berria eraikitzeko Santiago mendian eta orain dagoena kentzeko.

Begiratoki berria eraiki nahi dute Santiago mendian, hegan egitearen sentsazioa sortzeko
Gaztela eta Leongo Juntak egindako proiektuaren irudia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaztela eta Leongo Juntak begiratoki berria instalatu nahi du Santiago mendian eta proiektu berritzailea diseinatu du. 2019an beranduenez gauzatu nahi dute, hau da, indarrean dagoen legealdia amaitu baino lehen.

Azpiegitura berriak sortu nahi du airean egotearen sentsazioa kristala eta tramexko balkoia baliatuta. Horretarako 200 metrora egongo da behatokia "eskegita" eta ertza zulatuta aterako da amildegira. Irisgarritasun irizpideak bete ditzan prestatu dute eraikuntza.

Paisaian integraturik, baina modu ikusgarrian
Diseinua paisaiarekin integratzeko sortu dute, baina bultzatzaileek ez dute nahi inguruarekin nahastea, baizik eta ikusgarria izatea, hegaztiek istripurik izan ez dezaten, besteak beste.

Materialen aldetik, corten altzairuzko saihetsak izango dira balkoiaren oinarria. Gai horren bereizgarria da oxidatzen dela baina ezaugarri mekanikoak galdu gabe.

Erakundeak aurreratu du bermatuko duela eraginkortasun energetikoa eta inguruaren kontserbazioa obrek irauten duten bitartean.

Momentuz Gaztela eta Leongo Juntak ez du zehaztu inbertsioa zenbatekoa izango den. Hala ere, jakinarazi du proiektua egitasmo zabalago baten barruan dagoela. Horrela, 43 esku-hartze egikarituko dituzte eta, guztira, 26 milioi euro gastatuko dituzte.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa