Kanporamartxo jaia ospatu dute asteburuan eskualdeko hainbat txokotan. Arrankudiaga-Zolloko bizilagunak Basakoetxen egin dute ospakizuna. Orozkon, aldiz, Itxinape Mendi Taldea arduratu da jaia dinamizatzeaz, inguruko mendietatik txango bat eginez.
Laudion berreskuratu egin dute aurten ohitura hori, urte luzez ospatu gabe egon ostean. Sorginlarren izeneko toki batean (Santa Luzia mendiaren magalean dagoena) egin zuten ospakizuna.
Argazkiak: Felix Mugurutza, Gorane Gabikagogeaskoa eta Iñaki Valle