Astelehenean amaitu zen Blogetan! lehiaketan izena emateko epea. Euskarazko 129 blogek parte hartuko dute guztira. Horietako 58 kultura arlokoak dira, 27 aisialdiari buruzkoak, 21 gizarte eta politika kategoriakoak eta 23 zientzia eta teknologiaren ingurukoak.
Bozketa bidez hautatuko dira hiru blog finalistak. Hemen klikatuta bozkatu daitezke blogak.
Azkue Fundazioak eta Argia Aldizkariak sortu dute Blogetan! Lehiaketa, elkarlanean. Bigarren edizioa da aurtengoa.