Aiarako Kuadrillak ere aztertuko ditu Kutxabankekin harremanak Okondo eta Aretako bulegoen itxiera dela medio

Erredakzioa 2017ko ots. 24a, 09:17
Atzoko udalbatzan Aretako herritar batek hartu zuen hitza. Argazkia: aiaraldea.eus

Aho batez onartu zuten Aiarako Kuadrillan atzo Kutxabankekin daukaten harremana aztertzea, banketxeak Areta eta Okondoko bulegoak itxi ostean.

Okondo Aurrera taldeak aurkeztuta, eta Aretako kaltetu baten partaidetzarekin, jarraitu egingo du Aiarako Kuadrillak Laudio eta Okondoko udalen bidea.

Erakundeak aztertu egingo du Kutxabankekin duen harremana, bankuak Okondo eta Aretako bulegoak ixtea erabaki du eta. Atzoko bilkuran aurkeztutako irakurketan azpimarratu zutenez, "Kutxabankek galdu egin ditu antzinako kutxen helburu sozialak pribatizazioaren ondorioz". Horregatik defendatu dute Okondoko eta Aretako herritarrei zerbitzua "zor" dietela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide