Okondo Aurrera taldeak aurkeztuta, eta Aretako kaltetu baten partaidetzarekin, jarraitu egingo du Aiarako Kuadrillak Laudio eta Okondoko udalen bidea.
Erakundeak aztertu egingo du Kutxabankekin duen harremana, bankuak Okondo eta Aretako bulegoak ixtea erabaki du eta. Atzoko bilkuran aurkeztutako irakurketan azpimarratu zutenez, "Kutxabankek galdu egin ditu antzinako kutxen helburu sozialak pribatizazioaren ondorioz". Horregatik defendatu dute Okondoko eta Aretako herritarrei zerbitzua "zor" dietela.