Gaur hurrengoak izango dira hitzorduak:
Orozkon Pepa eta Kutxo pailazoak egongo dira 17:00etan Donibane Aretoan eta gero "Zeren zain" ikuskizuna emango dute. 19:30ean desfilea hasiko da.
Artziniegako liburutegian mozorro ez sexistak egiteko tailerra eskainiko dute 17:00etan eta 18:00etan.
Laudion patin ibilaldia gauzatuko dute 20:00etan Aldai plazan eta parte hartu nahi duenak mozorrotuta egin dezake.
Bihar
Larunbatean ospakizunak hasiko dira Luiaondon. 17:00etan Aretx Malatotik abiatuko da desfilea eta frontoira joko dute Kiki-Moko eta Koko pailazoak ikusteko 18:30ean. 19:30ean txokolatea jango dute.
Amurrion musika animazioa Juan Urrutia plazan 17:30ean hasiko dute eta Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa 19:00etan izango da hurrengo zirkuituarekin: Andra mariaren eliza, Elexondo, Bidegurutzea, Aiara, Iturralde, Juan Urrutia plaza.
Musika animazioa egongo da 20:00ak arte eta 20:30ean sariak banatuko dituzte. Gaztetxean kontzertua antolatuko dute Gorrotoz Haziak, Placton eta Dantzetan Jarrai taldeekin. 80ko hamarkada izango da gaia.
Arespalditzan hitzordua 17:30ean izango da Kontzeju-Etxean. Tostada Lehiaketa ez ezik, Partymanek musika emanaldia ere eskainiko die umeei.
Artziniegan frontoian eta Goiko plazan ospatuko dituzte Inauteriak 18:00etatik aurrera. Disko txikia, tostada eta mozorro lehiaketa eta sari banaketa gauzatuko dituzte.
Laudion 18:30ean abiatuko dute desfilea 18:30ean Lamuza kalean eta Aldai plazara joko dute sari banaketari eta musika animazioari ekiteko.
Urduñan Foru plaza izango da mozorro lehiaketa eta musika izango dute 18:30etatik aurrera. Gaztetxean jai irlandarra antolatuko dute eta 21:30etan DJ Turru egongo da.
Igandea
Ekintza anitzak ere prestatuko dituzte. Santa Zezilia Musika Bandak kontzertua emango du 13:00etan Urduñako Foru plazan. 18:00etan Buruhandien kalejiraren txanda helduko da.
Arcos de Quejana jatetxean umeentzako jaia antolatu dute 17:00etatik aurrera.
Asteartea: Kakarro Birigarro eta Sorginaren erreketak
Asteartean eta astelehenean Luiaondoko eta Arespalditzako ludoteketan Jolas Txokoak egingo dituzte.
Artziniegan asteartean umeentzako puzgarriek eta jokoek hartuko dute kiroldegia, 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:30ak arte.
Amurrion eta Laudion erreko dituzte Kakarro Birigarro eta Sorgina. Amurrion Juan Urrutia plazan izango da 18:30ean, baina 16:45ean txokolatea banatuko dute 17:00etan disko txikia abiatzeko.
Laudion Sorginaren erreketa 19:30ean egingo dute, baina Aldai plazan eta Herriko plazan umeentzako ekintzak egongo dira 17:00etatik aurrera: pailazoak, puzgarriak, txokolatea...
Urduñan ere egingo dute txokolatea haurrentzat eta banatuko dute 17:00etan Foru plazan.