Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta taldeak elurretara joateko txangoa antolatu du. Martxoaren 19an egingo dute irteera, egun osoz. Oraingoan Alto Campoo eski estaziora joango dira. Autobusa 6:30ean abiatuko da, eta 17:00etan izango da itzulera ordua.
Martxoaren 12an bukatuko da izena emateko epea. Interesa dutenek apuntatzeko lau modu izango dituzte: Matxinkorta Mendi taldea facebook orrira mezua bidaltzea, matxinkorta@gmail.com helbidera idaztea, Ekilore dendan abisatzea edo 638137735 telefonora deitzea (Aritz).
Partaideek adin eta beharren arabera, zenbateko ezberdina ordaindu beharko dute:
- 12 urte arte: Forfaita eta autobusa 30€ (Eski alokairuarekin 43€).
- Bazkideak: Forfaita eta autobusa 40€ (Eski alokairuarekin prezioa 60€)
- Gainontzekoak: Forfaita eta autobusa 45€ (Materialaren alokairuarekn 65€)