Aurkeztu dituzte Amurrioko Jaietako kartel lehiaketarako oinarriak. Apirilaren 3an irekiko da lanak entregatzeko epea eta 21ean itxiko da. Kultur Etxean entregatu beharko dira kartelak. Sari banaketa maiatzaren 12an izango da, Bañueta kiroldegian.
Udaletik jakinarazi dute “diseinu munduko hiru pertsonek” osatuko dutela epaimahaia. Saria bakarra izango da: 800 eurokoa. Sari hori irabazten duen lana izango da aurtengo Amurrioko Jaietako kartel ofiziala.
Haurrentzako lehiaketa
Bigarren lehiaketa bat ere prestatu du udalak, haurrei zuzendutakoa. 2003 urtean edo beranduago jaiotako edozein umek hartu ahal izango du parte. Berdinak izango dira lanak aurkezteko epeak eta epaimahaia. Sarietan egongo da aldaketa: Eskolarako materialak erosteko 60 euro emango zaizkio irabazleari eta 30 euroko bi accesit egongo dira.
Hemen behean klikatuta jaitsi daitezke bi lehiaketetako oinarriak PDF formatuan: