3,3 milioi euroko aurrekontua onartu du Aiarako Kuadrillak

Erredakzioa 2017ko ots. 28a, 10:35

Kuadrillaren bilkura baten artxibo irudia. Argazkia: aiaraldea.eus

EAJ eta PSEren aldeko botoekin onartu dira aurrekontuak.

Onartu berri dira Aiarako Kuadrillaren 2017rako aurrekontuak. PNV eta PSEren aldeko botoekin onartu dira. EH Bildu, Okondo Aurrera eta Orain Amurrio abstenitu egin dira eta aurkako botoa eman dute Omniak eta Aiara Batuz taldeek. Aiara Batuz-ek zalantzan jarri zituen Kuadrillaren  “finantziazio bideak”, eta horregatik bozkatu zuen aurrekontuen aurka. Omniak, aldiz, aldarrikatu zuen finkatu egin behar direla udal bakoitzak Kuadrillari zenbateko diru ekarpenak egiten dion.

EH Bilduk adierazi zuen abstenitu egin zela ez duelako bat egiten emandako eztabaida prozesuraekin. Kuadrilako Presidentearen dietak 5.000 eurotan igotzea ere kritikatu zuten koaliziotik. 5.000 eurotik 10.000 eurora igo dira dieta horiek. Gainontzeko junteroen diententzako 15.000 euroko aurrekontua aurreikusia dago.

EAJk, bere aldetik, proiektuak aurrera ateratzeko “elkarlana” eskatu zuen.  

3,3 milioiko aurrekontua
3,3 milioikoa izango da aurtengo aurrekoa, iaz baino % 32 gehiago. Diruaren gehiengoa (milioi bat euro) zaborren kudeaketara bideratuko da. Beste milioi erdi baliatuko da Kuadrilaren langile gastuetarako.

Hemen beheko PDFan ikusi daitezke aurrekontuak bere osotasunean:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide