Atzo egin zen otsaileko Laudioko Udal Osoko Bilkura. Pleno luzea izango zela aurreikusten zen. 20 puntu zeuden lantzeko. Horietatik 11 udal talde politikoek aurkeztutako mozioak ziren. Gaueko hamabiak izatear zeudenean alkateak amaitutzat eman zuen Udal Osoko Bilkura, eta lantzeko falta ziren bi puntuak (Omniak aurkeztutako bi mozio) landu gabe utzi zituzten.
Alderdi politikoko zinegotziek protesta egin zuten horregatik, argudiatuta plenoa nahita luzatu zutela azken bi puntuak kanpoan uzteko.