Inauteriei amaiera emateko ekitaldiak egin dituzte gaur Aiaraldeko hainbat txokotan. Amurrion Xaibor egon da giroa berotzen. Ondoren Kakarro Birigarro izeneko pertsonaia erre dute Juan Urrutia plazan. Laudion umeentzako jolasak, ikuskizuna eta txokolatada egon dira arratsaldean zehar. Iluntzean Leziagako sorginaren panpina erre da, festari amaiera emanez.