Moztuta dute Bilbo eta Urduña bitarteko C-3 linearen 1. trenbidea, Ollarganen (Arrigorriaga) gertatutako istripu baten ondorioz. Trenak pertsona bat harrapatu du geltoki horretan. Suhiltzaileak bertaratu dira ezbeharra jazo den tokira.
Gainontzeko trenbideak ez daude moztuta
Linearen lehen trenbidea da moztu dena. Gainontzeko trenbideek funtzionamenduan jarraitu dute. 16:30etatik aurrera berrezarri da ohiko zerbitzua.