67,7 milioi euro irabazi ditu Vidralak 2016an

Erredakzioa 2017ko mar. 3a, 07:15

Vidralaren Laudioko lantegia, artxibo irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

2015ean baino ia 7 milioi euro gehiago irabazi ditu enpresak.

67,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu Vidralak 2016an. Hala jakinarazi du enpresak berriki argitaratutako kudeaketa txostenean. 773,1 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu urte osoan zehar (2015ean baino % 3,7 gutxiago) eta txikitu egin du bere zor garbia (404, 3 milioikoa zen 2015ean eta orain 322,3koa da).

Hazkuntza ekonomikoa aurreikusi dute
Enpresako zuzendaritzak adierazi du 2016an lortutako emaitzek bat egiten dutela “epe luzera begira zehaztutako helbururekin”. “Azken urte honetan Vidralak aurrera egin du, enpresa multinazional gisa finkatuaz”. Enpresatik azaldu dute beirazko ontzien eskaera “egonkor” mantentzen dela Europako merkatuetan. Hori dela eta, aurten “hazkuntza ekonomikoa” izatea aurreikusi du Vidralak.

1,26 milioi euro administrazio kontseiluan
Mozkinen handitzeak eragina izan du administrazio kontseiluan. 1,1 milioi euro banatu zituzten 2015ean Vidralaren zuzendaritza osatzen duten hamabi kideen artean. 2016an, aldiz, 124.000 euro gehiago banatu zituzten. Kontseiluko Presidenteak (Carlos Delclaux Zulueta) jaso zuen iaz diru gehien, 413.000 euro guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide