Asteburuan iritsi dira Marokora Aiaraldeko Panda Raid taldeko kideak. Madrilera joan dira autoetan, eta dortsalak eman dizkiete bertan. Almeriako portura hurbildu dira gero, bertan ferrya hartuta Marokora iristeko.
Marokon esan diete zein den raidean egin behar duten ibilbidea. Nadorren hasi da lasterketa, eta Marrakexen amaituko da. Sei etapa egin beharko dituzte parte hartzaileek.
300 talde daude norgehiagokan parte hartzen. Aiaraldeko pandemia taldea 10 lagunez eta bost autoz osatua dago.
Eskola bat eraikiko dute bildutako diruarekin
Panda Raiden antolatzaileak Good Planet fundazioarekin elkarlanean dabiltza. 5.000 euro bildu dituzte guztira.
Kalterik ez sortzeko lasterketako autoei kutsadura tasa ezarri diete. 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako eskola eraikiko da diru horrekin Ait Ahemd herrian, Agadir eskualdean.