“Azorín” saria irabazi du Espido Freire idazle laudioarrak, "Llamadme Alejandra" eleberriagatik. Alacanteko Diputazioak eman dio saria, Planeta argitaletxearekin elkarlanean.
Errusiako azken tsarinaren bizitza du hizpide Freireren eleberriak. Liburu ugari plazaratu du idazleak. Ez ditu soilik nobelak idatzi; umeentzako literatura, poesia edota saiakera ere jorratu ditu. 25 urte zituela Planeta saria irabazi zuen. Aitortza hori jaso duen idazle gazteena da idazle laudioarra.
Bilbon jaio arren, Laudion hazi eta hezi zen Freire. Hala ere, aspaldi bizi da Madrilen.