aiaraldea.eus

13 tokitan egongo dira eskura Errigorako kontserbak eta olioa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoko bulegoan ere egongo da Erriberako produktuak eskatzeko aukera. Martxoak 14 aurretik egin behar da eskaera.

13 tokitan egongo dira eskura Errigorako kontserbak eta olioa
Auzolanean egiten dituzte loteak. Argazkia: Errigora | Ikusi handiago | Argazki originala

"Uztaberria" deitu diote Erriberako ekoizleak eta euskalgintza indartzea helburu dituen Errigorako udaberriko kanpainari. "Eskutik eskura, baratzetik sukaldera" hurbiltzea produktuak da asmoa. Hala, martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta jatorrizko prezioan. 

Aiaraldea Komunikazio Leihoak ere egin du bat ekimenarekin. Horrez gain, Amurrion, Laudion, Okondon, Orozkon eta Urduñan ere egongo da erosketa egiteko aukera. Eskaerak jakinarazteko bi modu daude: www.errigora.eus atarian apuntatzea edo salmenta puntuetara bertaratzea. 

 

Errigorako produktuen salmenta guneak

LAUDIO

  • Aiaraldea Komunikazio Leihoaren bulegoa
  • Berbots euskaltegia (AEK)
  • Laudio Ikastola
  • Arrañope
  • Eska tailerra

AMURRIO

  • AEK 
  • Aresketa Ikastola
  • Txokogorri 

URDUÑA

  • Herri eskola
  • Mugalde

OROZKO

  • Ezpelabarri
  • Ikusi Makusi

OKONDO

  • El meson taberna 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa