Apirilaren 1ean 12:00etan izango da manifestuaren irakurketa Saraubeko Mahaian. Amurriotik autobusak jarriko dituzte ekitaldian parte hartzeko.
13:30ean Anjel Oiarbidek hartuko du hitza Amurrioko plazan, eta 15:00etan herri bazkaria antolatuko dute.
Partaidetza zabala
Gure Esku Dagok eskualdeko hainbat eragileren laguntza jaso nahi du: sindikatuak, kirol klubak, elkarteak... Horregatik zabaldu dute deia, jendeak parte har dezan.
Egitasmoaren oinarri ideologikoak hurrengoak izango dira:
- "Euskal Herria nazio naturala da".
- "Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du".
- "Euskal herritarrok dugu erabakitzeko eskubidea".
- "Eskubide demokratiko unibertsala denez, Euskal Herrian ere nazioarteko eskubide horren aldeko eskaera egiten dugu".