Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 9-12 urte bitarteko haurrak udan hartzeko kanpaina urgentea jarri du abian Sahara Eutsi elkarteak.
Elkarteko kideek azpimarratu dute familiek ez dutela haurraren bidaia ordaindu beharko. “Uztaila eta abuztuan umea eurekin izatera konprometitzen dira soilik”. Baldintza berezirik bete behar ez dela ere gaineratu dute: “denetariko familiak izan daitezke: pertsona bakarrekoak, bikoteak, seme-alabak dituztenak...”.
Kontaktatzeko moduak
Elkartearekin harremanetan jartzeko mezu bat bidali daiteke saharaeutsi_elkartea@hotmail.com helbidera. Harremanetarako bi telefono ere jarri dituzte: 679828784 (Arantza) eta 647318565 (Josune).
30 familia behar dituzte guztira Araban.