Martxoaren 8ko aldarriak islatuko ditu gaurko Aiaraldea Egunkariak

Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 21:17
Errotatiban dago jada egunkari zenbaki berria. Argazkia: aiaraldea.eus

Gaur iritsiko da egunkari zenbaki berria eskualdeko ikastetxe, saltoki, taberna, kulturgune eta kaleetara.

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 65. zenbakia. Hainbat gai jorratuko dira bertan, baina bat gailenduko da besteen gainetik: Martxoaren 8a.

Aiaraldeko mugimendu feministaren historiari buruzko erreportajea topatu ahalko du irakurleak egunkariaren erdiko orrietan. Herriz herrikako atalak, aldiz, berdintasunaren alde datozen egunetan egingo diren ekintzen berri jasoko du.

Beste artikulu bat egongo da Jendartea atalean, errefuxiatuen alde eskualdean egin diren ekimenei buruzkoa. Aiaraldeko Korrika Kulturala izango da nagusi Kultura atalean eta Kirolean Izaskun Bengoa txirrindulari ohiari eginiko elkarrizketa topatu ahalko du irakurleak.

Nekane Ibarretxe txakur hezitzailea, aldiz, kontrazaleko protagonista izango da. Umeengan euskara sustatzeko egiten duen tailerraz mintzatuko da.

Ohikoan bezala, hainbat kolaboratzailek parte hartu dute egunkariaren erredakzioan. Jone Unzaga, Anuntxi Arana, Esti Urresola eta Itziar Urquijo arduratu dira iritzi zutabeaz idazteaz eta Rubi, aldiz, komikia marrazteaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide