Barnetegia apirilaren 18tik 20ra bitartean izango da Espejon, hau d,a asteartean hasi eta ostegunean bukatuko da. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu du egitasmoa. Adierazi dutenez, plazak erreserbatuko dituzte jendeak izena eman ahala.
Prezioari dagokionez bi tarifa bereizi dituzte. Erroldatuta daudenentzat 45 euro balioko du jarduerak, eta 80 euro erroldatu gabeentzat.
Dirua hurrengo kontuetan sartu beharra dago martxoaren 24an baino lehen:
- Amurrio, Aiara, Artziniega, Urduña: ES74 3035 0012 74 0120025862
- Laudio: ES07 3035 0045 22 0450037098
Horrez gain, izena emateko orria bete behar da, baita osasun txartelaren kopia eta ordainagiria eman ere.